Nazio Eztabaidagunearen talde sustatzaileko zenbait kidek aurkeztu dute Donostian azaroaren 29ko ekimena: lehen aipatutako Aristegik eta Izagirrek, eta, horiez gain, ABko Mertxe Colinak, Josu Erkiagak eta Aner Pertralandak.
Azaldu dutenez, parte hartu nahi duen guztiarentzat irekita egongo da EHUren Leioako kanpusean egingo den eztabaida, eta dei berezia egin diete "Euskal Herria aintzat hartzen eta gatazka politikoa gainditzea nahi duten" herritar eta eragile politiko zein sozial guztiei. Talde sustatzaileak eztabaida antolatzeko txostenak egingo ditu, eta aldez aurretik horiek eskuratzeko aukera izango da.
Eztabaidan parte hartzeko izena emateko eta txostenak eskuratzeko, bi helbide hauetakoren batera idatzi behar da: [email protected] edo [email protected]. Laster horren guztiaren berri emateko webgune bat ere jarriko dute martxan.
Politika
Eztabaida irekia egingo du Nazio Eztabaidaguneak, azaroaren 29an, Leioan
Nazio Eztabaidaguneak "Euskal Herria aintzat hartzen eta gatazka politikoa gainditzea nahi duten" herritar eta eragile politiko zein sozial guztiei datorren azaroaren 29an, Leioan, egingo duen eztabaida irekian parte hartzeko deia egin die. Halaber, bozeramaileak izendatu ditu erakunde horrek: Martin Aranburu EAko zuzendaritzako kidea, Maite Aristegi EHNE sindikatukoa, eta Antton Izagirre Tolosako EHko alkate ohia dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu