«Eztabaida politikoaren muina zehaztu dugu»

Ziarretaren ustez, Zapateroren helburua da lehendakaritza lortu eta erabakimenaren eztabaida bereganatzea

ERREDAKZIOA
2008ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuburuak zein asmo duen argi dauka Unai Ziarreta EAko presidenteak. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzaraino eraman nahi du lehenik. Horrek sortuko lukeen zirimolaz baliatu eta erabakitzeko eskubidearen eztabaida «bereganatuko» luke, ondoren. Eta azkenik, «eztabaida politikoaren erdigunetik kanpo botako luke eztabaida». «Horregatik da horren garrantzitsua Zapaterorentzat datorren lehendakaria sozialista izatea». Getxoko Alkartetxean egin zituen adierazpenok atzo Ziarretak EAko hainbat militanterekin izandako topaketa batean.

EAko presidentearen ustez, Euskal herria herri gisa onartua izan dadin «urrats garrantzitsuak egin dira azken hamar urteotan: «eztabaida politikoaren muina zehaztu dugu, bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duen herri bat dagoela frogatu dugu». Ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrak onartutako kontsulta legea izan da bide horretan «urrats gakoa», Ziarretaren irudiko.

Egun etenda dagoen kontsulta legea «hirukoaren ekimen politikorik garrantzitsuena» dela uste badu ere, badaki «Auzitegi Konstituzionalak bidea itxi» dezakeela. «Bide honetatik ez bada beste bide batzuetatik ahaleginduko gara».

Ziarretaren arabera, erabakitzeko eskubidearen defentsa egitea «politikoki bizirik irauteko modua da: Euskadi errealaz hitz egiteko modua»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.