Estatutu Berrirako Proposamena

Eztabaida politikoari ez zaiola beldurrik izan behar adierazi du Ibarretxek

EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek Sestaon adierazi duenez, "ez zaio eztabaida politikoari beldurrik izan behar". Ibarretxeren arabera, lasaitasuna ezinbestekoa da egungo egoera politikoari aurre egiteko. Hala ere, proposamena eztabaidatzeko orduan lasaitasunaz jokatzen ez duten alderdi politikoak eta hedabideak daudela azpimarratu du. "Gauzak bere onetik ateratzen ari dira. Gasteizko Legebiltzarrak Estatutu berri baterako proposamen bat onartu du, lasai eta urduritasunik gabe eztabaidatzekoa. Argi dago bakoitza aske dela nahi duena pentsatzeko, baina eztabaida politikoa lasaitasunez egitea ezinbestekoa da".

2005eko urtarrilaren 8a
13:58
Entzun
Euskal herritarren artean dauden ideia eta egitasmo politiko ezberdinak eztabaidatzeko ordua heldu dela dio Ibarretxek. "Eztabaida politikoari ez zaio beldurrik izan behar. Eztabaida politikoan parte hartzen duten alderdi guztiek Euskal Herrirarentzat duten onena eman nahi dute, ziur naiz guztiek Euskal Herria maite dutela. Hala ere, bakoitzak guztien egitasmoak ez datoz bat. Hori horrela izanik, norberak bere asmoak lasai eta normaltasunez defendatu beharko lituzteke".

Rabanera Espainiako Konstituzioko 155. artikulua ezartzearen aurka

Iragan abenduaren 30ean Gasteizko Legebiltzarrak Estatutu Politiko Berrirako Proposamena onartu zuenetik, PP eta PSOEko kide ugari Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea -autonomia erkidegoetako gobernuei Konstituzioa betearazteko ahala ematen dio Espainiako Gobernuari-. Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusia ekimen horren aurka agertu da. "Argi dago 155. artikulua hor dagoela, baina ez bera ezarpena ez litzateke ona izango euskal gizartearentzat. Badira Ibarretxeren Planari aurre egiteko Espainiako Konstituzioko 155. artikulua baina mekanismo egokiagoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.