Bihar arratsaldean hasiko dira ekitaldiak, eta igande eguerdira arte iraungo dute. Gasteizko Europa Jauregian eta Koldo Mitxelena Institutuan eramango dira aurrera.
Euskal Herriko I. Gizarte foroa antolatzen ibili diren gizarte eragileek —mugimendua oso plurala da, eta alderdi politikoek, sindikatuek eta bestelako elkarte eta erakundeek osatzen dute—, bederatzi gairen inguruan ardazten den egitaraua prestatu dute. Zehazki, honakoen inguruan: Sozio-ekonomia; askatasun zibilak eta eskubide demokratikoak; inmigrazioa; autodeterminazioa; lurraren solasa; emakumea; gazteria; identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak; eta nazioarteko egoera, antimilitarismoa eta herrien elkartasuna.
Antolatzaileak, berriz, honakoak dira: Elkartzen, Adiskidetuak, Banintz, 8812 Ekimena, Euskalkidetza, Gernika Bonbardaketaren Batzordea, Batasuna, RACADE, ESK, Arangoitiko Euskal Txokoa, Ate-Joka Ekimena, Segi, Askapena, Hemen eta Munduan, ELA, CCOO, LAB, EHNE, EAEko Gobernuz Kanpoko Elkarteen Koordinakundea, Bateginik, GITE-IPES, Komite Internazionalistak, Eraikuntza, Bilgune Feminista, Herrien Eskubideen Nazioarteko Liga, AHTren Aurkako Asanblada, Eguzki, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Garaipen (Emakume Etorkinen Elkartea), Euskal Herrian Errefuxiatutako Kolonbianoen Kolektiboa, EHE, Elkarkidetza, Ezker Batua Gazteak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundea, Sahara Lagunen elkartea, Giza Eskubideen Langileak, Bakea eta Elkartasuna, Hirugarren Mundua eta Bakea.
Gizartea
Eztabaidatzeko eta biltzeko gune handia izan nahi du Euskal Herriko I. Gizarte Foroak
Bihar hasi eta eta asteburu guztian, neoliberalismoak mundura, baina, batik bat, Euskal Herrira ekarri dituen ondorioei buruz hausnartzeko modua izango da Gasteizen, Euskal Herriko I. Gizarte Foroan. Munduko zein kontinenteetako gizarte foroen ostean, tokian tokiak egiteko txanda heldu da, eta Euskal Herriko gizarte eragile askoren artean antolatu dute Gasteizko topaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu