Metereologia zerbitzuek euri gutxi egingo zuela iragarri badute ere, azkenean euria ezusteko protagonista bihurtu da gaur goizean ospatzen ari diren santotomas azoketan. Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Azpeitian egun handia da gaurkoa, eta eguraldiak laguntzen ez badu ere, jende asko hurbildu da tokian tokiko bilguneetara, taloak eta txistorra jan, eta ohiko produktuez gozatzera.
Donostian Filemona txerramak bildu ditu begirada gehieneak. Baserritar jantzia soinean atera dira donostiar asko kalera, eta 58 postu izango dira Konstituzio, Trinitate, Sarriegi eta Gipuzkoa enparantzetan. Bilbon Plaza Barriaren eta Areatza inguruan egongo da festa.
AISIALDIA
Ezusteko gonbidatua
Hodeiek euria ekarri dute santotomas ferietara. Jendea, ordea, ez da etxean geratu, eta Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Azpeitian txistor usaina da kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu