Atzo atxilotu edo atxikitako bost lagunetatik bi inkomunikatuta ditu oraindik Frantziako Poliziak, Baionako polizia etxean. Peio Fagant 71 urteko preso ohia eta Mathieu Tuya Bidarten (Lapurdi) atzeman zituen, beren etxeetan, eta poliziek etxebizitzok miatu zituzten. Maialen Zuhasti eta Jean François Anpo, berriz, deklaratzera deitu zituzten Baionara. Jeanine Tapia ere atxilotu zuten, Ziburun (Lapurdi), baina atzo gauetik libre dago. Gaur iluntzean Zuhasti eta Tuya askatu dituzte, eta Fagantek eta Anpok inkomunikatuta segitzen dute.
Ipar Euskal Herriko hainbat ostaturen finantzazioaren gaineko ikerketaren barrenean galdekatu zituzten, Laurence Levert epailearen aginduz.
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren esanetan, bihar goizerako beste lau lagun deitu dituzte polizietxera deklaratzera. Protesta moduan, elkarretaratzeak egin zituzten atzo hainbat lagunek Bidarten eta Ziburun.
Atxiloketak
Fagantek eta Anpok inkomunikatuta segitzen dute Baionako polizia etxean
Zuhasti eta Tuya aske utzi dituzte gaur ilunabarrean. Tapia atzo gauean askatu zuten. Atzo atxilotutako bost lagunetatik Fagant eta Anpo geratzen dira Frantziako Poliziaren esku. Ipar Euskal Herriko hainbat ostaturen inguruko ikerketaren barrenean galdekatu zituzten bostak. AAMren esanetan, bihar goizerako beste lau lagun deitu dituzte polizia etxera deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu