Fagor Industrialeko bazkideek, gehiengo zabal batek kontra bozkatuta, Gabonetako lansaria nazioartekotze plana bultzatzeko emateari uko egin diote. Bazkideen ustez, 2013ko "emaitza onek" ahalbidetuko dute aurreikusitako hazkunde helburuak betetzea.
Kontrako 255 boto jaso ditu proposamenak, 82 alde, bederatzi txuri eta baliogabe bat. 450 bazkide eta 1.700 langile ditu kooperatibak.