faisan auzia

'Faisan auzia' artxibatu du Pablo Ruz epaileak

Baltasar Garzonek hasi zuen ikerketa, Faisan tabernak ETArekin zerikusia izan zezakeela ondorioztatuta.

2014ko uztailaren 18a
13:11
Entzun

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Joseba Elosua Irungo Faisan tabernako jabearen, Avelina Llanos haren emaztearen, haien semearen eta beste bi pertsonen kontrako auzia artxibatu du. ETArekin kolaboratzea eta dirua zuritzea leporatzen zieten, Suitzan hiru milioi euroko kontu bat blokatu ondoren.

Epailearen autoak dio ez dagoela frogarik Faisan tabernako jabeei ETArekin kolaboratu eta dirua zuritu izana leporatzeko. Dena den, Ruzek Gipuzkoako Foru Aldundiari ohartarazi dio zerga sisteman egon daitezkeen ardura administratiboak kontuan har ditzan.

2008. urtean blokatu zuten Suitzako agintariek Joseba Elosua zenaren kontua, hiru milioi eurorekin. Garai horietan Baltasar Garzon zen Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzioko epailea eta hark eskatu zuen Elosuaren Suitzako kontuari buruzko informazioa ETArekin zerikusia izan zezakeelakoan. Faisan tabernako jabeak Koipa eta Gama fundazioen bitartez ETAk estortsio sarearekin lortutako dirua desbideratzen zuela uste zuen magistratuak.

Auzia ETAren estortsio aparatuari buruzko 86/98 sumarioaren baitan egon da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.