'Faisan auzian' presiorik ez dutela egin dio Camachok
MADRIL. Espainiako Gobernuak Auzitegi Nazionaleko epaileei Faisan auzian «eta beste inongo auzitan» presiorik ez diela egin azpimarratu du Antoni Camacho Espainiako Barne Ministroak. Epaileek halakorik ez luketela onartuko ere adierazi zuen. Auziko helegiteak Zigor Sala osoak aztertzea erabaki zuen Javier Gomez Bermudezek, eta epaileei presio egitea egotzi zion PPk PSOEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu