'Faisan auzia'

'Faisan auziko' hiru poliziaburu auzipetuek esan dute ez dutela ETAren helburuekin bat egiten

Ordu erdi baino gutxiagoz deklaratu dute epailearen aurrean eta fiskalak ETAren helburuekin bat egiten ote duten soilik galdetu die.

2011ko uztailaren 19a
13:11
Entzun

Faisan auziko hiru poliziaburu auzipetuek esan dute ez dutela ETAren helburuekin bat egiten. Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziako zuzendari ohia, Enrique Pamiés EAEko Poliziako buru nagusiari eta José María Ballesteros Arabako Informazio Brigadako burua dira auzipetutako poliziak.

Ordu erdi baino gutxiagoz deklaratu dute epailearen aurrean. Fiskalak galdera bakarra egin die: "ETAren helburuekin bat egiten al duzue?", poliziaburuetako baten abokatuak azaldu duenez auzipetuek "ezezko borobil" batekin erantzun die galderari.

Pamiesen abokatuak prentsari azaldu dionez, epaileari idatzi bat irakurriz azaldu dio poliziak zer suposatzen duen berarentzat talde terrorista batekin kolaboratzeagatik auzipetuta egotea momentu hauetan bera izanik oraindik lanean dela ETAri beldur gehien dion polizia. Pamiesek bere ibilbidea gogoratu dio epaileari, ia 500 terrorista eta 50 komando atxilotu dituela esan dio.

Poliziaburuak "erakunde terrorista laguntzea edo ezkutatzea" eta "sekretuak jakinaraztea" akusaziopean daude auziperatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.