politika

Faisan kasuko "salataria" Rubalcaba izan zela dio PPk

Gonzalez Ponsen arabera, Espainiako Barne ministroak ETAren 'iraultza zerga'-ren aurkako polizi operazioa saihestu nahi izan zuen. 2006ko ekainean egin zituzten atxiloketak, erakunde armatuak su-etena eman eta hiru hilabetera.

2009ko urriaren 6a
13:49
Entzun
Faisan kasuko "salataria" Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroa izan zela adierazi du gaur Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordeak. "ETAren finantza arloko norbait ez atxilotzeko abisua eman zieten [haiei], eta traidorea nor den jakitea da garrantzitsuena", Gonzalez Ponsen arabera.

Ustez abisu hura egonda ere, Espainiako Poliziak operazioa egin zuen, 2006ko ekainean, eta ETAren iraultza zerga-ren aurkakoa zela zioen -Irungo (Gipuzkoa) taberna da Faisan-. ETAk urte bereko martxoan su-etena aldarrikatu zuen.

Irungo Faisan ostatuko jabea eta beste 23 lagun inputatu zituzten.

Atzo ETAren iraultza zerga dela eta Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatutako ikerketa artxibatzeko eskatu zuen Fiskaltzak.Salatzailea Espainiako Poliziako buru bat izan zitekeela dio Fiskaltzak, baina frogarik ez dagoela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.