Politika

Falangeren elkarretaratzearen aurka azaltzeko eskatu du Ahaztuak-ek

Eskuin muturreko elkarteak bilkura egingo du etzi Gasteizen, 13:00etan, Probintzia plazan. EAEko Auzitegi Nagusiak baimendu du. Gasteizko mugimendu independentistak ere protesta egiteko dei egin du.

2008ko urriaren 23a
14:19
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak baimendu egin du Falange Espainiako eskuin muturreko elkarteak etzirako Gasteizerako deitua duen elkarretaratzea, eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak erabaki horren aurka agertzeko eskatu du. "Bakoitzak nahi duen erara azal dezala kontra dagoela", esan du Ahaztuak-ek.

13:00etan izango da Falangeren elkarretaratzea, Probintzia plazan, Espainiaren batasuna ez da bozkatzen, ez negoziatzen lelopean.

Horren aurka agertzeko asmoz, Gasteizko mugimendu independentistak dei egin du etzi Andra Mari Zuriaren plazara agertzeko, 12:30ean, "ikurrina eskuan harturik".

EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek etzi 13:00etan eta Gasteizen bertan, handik metro gutxira, herri galdeketaren aldeko ekitaldia izango dute.

Eusko Jaurlaritzak Barne Sailak debekatu egin zuen Falangeren bilkura, "istilu arriskuengatik"; ez, ordea, Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.