'FALCIANI ZERRENDA'

Falcianiren euskal zerrenda

HSBCk zerga iruzurra egiten lagundu zien bezeroen artean badira euskal herritarrak ere, oraindik izen-abizenik argitaratu ez bada ere.

HSBC bankuaren adar bat. ICIJek argitaratutako informazioak iraganeko zerbait direla esan du bankuak. ANITA MARIC / EFE
2015eko otsailaren 11
14:41
Entzun

Igandean hasi zen ICIJ Nazioarteko Ikerketa Kazetaritzaren Kontsortzioa Suitzako bankuaren sekretupeko informazioa argitaratzen, Herve Falciani bankuko langile ohiak lapurtutako artxiboetan oinarrituta. Apurka-apurka ari dira HSBCren bidez ustez zerga iruzurra egin zutenen izen-abizenak argitaratzen, eta aktore, musikari, futbolari, enpresari eta pertsona ospetsu ugariren nortasunak filtratu dituzte oraingoz.

Euskal herritarren izen-abizenik ez dute oraingoz jakinarazi, baina hedabide ugarik argitaratu dutenez, gutxienez 150 euskal herritar leudeke Falcianiren zerrendan; 80 bat Gipuzkoakoak, 62 Bizkaikoak eta 11 Arabakoak. Zerrendan nafarrik baden ez da oraindik ezagutarazi.

Noticias taldeko egunkarien eta Ser irrati katearen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek 2010ean jaso zuten HSBC bankuan dirua ezkutatuta zuten euskal herritarren zerrenda, eta gehien-gehienek ogasunari zor zioten dirua itzuli zuten garai hartan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.