Krater txiki bat aurkitu du Espainiako Poliziak Miranda de Ebron, eta agertu dutenez, ostegunean ETAk zartarazitako lehergailuak eragin zuen. Segurtasun indarrek atzo hasi zituzten berriro bonbahorren inguruko bilaketa lanak, Miranda de Ebro inguruan, Gipuzkoako DYAn ETAren izenean atzera dei bat jaso ondoren. Ostegunean iragarritako lehergailuei buruzko zehaztasun gehiago eman zituzten atzoko deian, eta haietan oinarrituta aurkitu bide ditu Poliziak eztandaren aztarnak. Lehergailuaren hondakinak, berriz, haizeak eraman dituela uste dute.
Miranda de Ebron ez ezik, Gallurren (Zaragoza, Espainia) ere bonba bat jarri zutela jakinarazi zuen ETAk. Gaur, Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, lehergailuak utzitako aztarnak aurkitu dituzte AP-68 autobideko 245,700 kilometroan Gallurretik hurbil Zaragorako noranzkoan. Guardia Zibilak ostegunean iragarritako lehergailuei buruzko datuan jaso ostean, atzo ekin zion berriro bilaketari. Antza denez, indar eskaseko lehergaia zuen eta zulo txiki bat eragin zuen leherketak. Guardia Zibilak lehergailuaren arrastoak bildu ditu ondoren aztertu ahal izateko.
Atentatuak
Falta ziren bi lehergailuek eragindako aztarnak aurkitu dituzte Burgosen eta Zaragozan
Joan den ostegunean, hilaren 9an, Euskal Herriarekin muga egiten duten lau errepidetan lehergailuak jarri zituztela ohartarazi zuen ETAk. Haietako bi zartatu ziren: bat Vianan (Nafarroa) eta bestea Ontonen (Kantabria, Espainia). Abisua emandako beste bi lekuetan, Miranda de Ebron (Burgos, Espainia) eta Gallurren (Zaragoza, Espainia), bila ibili dira Espainiako Polizia zein Guardia Zibila, baina gaur arte ez dute ezer aurkitu. Atzo beste dei bat jaso zuten ETAren izenean DYAn, lehergailuak zeuden lekuari buruzko xehetasun gehiago emanez, eta gaur goizean bi lehergailuen eztandaren aztarnak aurkitu dituzte Miranda de Ebron eta AP-68 autobidean Zaragozako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu