Faltsua izan da Donostiako Hipodromoan egin duten bonba abisua

Ezezagun batek eguerdian DYAra deitu du, zalditegian lehergailu bat zegoela eta 13:25 aldera eztanda egingo zuela esanez. Ertzaintzak han zegoen jendea atera egin du. Ertzainek miaketa lanetan jardun dute eta 15:00ak aldera zabaldu dute Hipodromoa.

2007ko uztailaren 7a
16:54
Entzun
Ezezagun batek Donostiako Hipodromoan bonba bat jarri duten abisua eman du gaur, 12:09an. Faltsua izan da, ordea, abisua.

DYAra deitu du hark, "gazteleraz", DYAko kide batek jakinarazi duenez, "eta ordu eta laurdenera bonbak eztanda egingo zuela esan du". Iturri haren arabera, deitu duenak ez du mezua errepikatu, "abisua azkar" esan du, eta telefonoa eskegitzean "'Gora Euskadi askatuta!' oihu egin du".

Ertzaintza berehala azaldu da Hipodromora eta bertan zegoen jendea atera egin du. 13:24an ez da leherketarik izan, baina ertzainak miaketa lanetan segitu dute. 15:00ak aldera zabaldu dute zalditegia, bonba abisua faltsua zela egiaztatuta.

Zaldien jauzi lehiaketa jokatzen ari dira asteburuan han, eta 15:45ean da jokatzekoa proba nagusia: Iberia Sari Nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.