Ezbeharra
Familia bat gaixotu da Zumarragan, berogailuak isuritako karbono monoxidoa arnastuta
Ikatz berogailu batek isuritako karbono monoxidoarekin toxikatuta Zumarragako (Gipuzkoa) lau laguneko familia bat erietxera eraman behar izan dute bart goizaldean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko lauak inguruan familiako kideek eurek deitu dute larrialdi zerbitzuetara ondoezik zeudelako. Zumarragako Ospitalean gurasoak eta 7 eta 11 urteko umeak artatu dituzte. Inork ez du ezer larririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu