Eguerdiko ordubiak eta laurden inguruan familia bateko bi kide autoarekin Urketan (Lapurdi) Aturri ibaira erori dira, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta hil egin dira. Ama-alabak dira biak, 43 eta 8 urtekoak hurrenez hurren. Itota zendu dira.
Hasiera batean autoan beste pertsona bat zihoala uste zuten suhiltzaileek, baina susmo hori jada baztertu dute.
Jendarmeriak azaldu duenez, hildakoak Lehuntzen (Lapurdi) bizi ziren.
gizartea
Familia bateko bi kide ito egin dira, autoarekin Aturri ibaira erori ostean
Ama-alabak dira hildakoak eta Lehuntzen bizi ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu