Familia bereko hamahiru lagun artatu dituzte osasun zerbitzuek Berriozarren (Nafarroa), CO2arekin pozoinduta burukomin handiak eta goragaleak zituztelako. Afaritarakoan pozoindu ziren hamahiru lagunak, etxeko sukaldeak ez zuelako gasa behar bezala erretzen eta CO2 kopuru handia isurtzen zuelako. Hala ere, inork ez du ezer larririk, eta dagoeneko guztiek jaso dute senda agiria.
Bart gauean gertatu da ezbeharra, eta pozoiondutakoek eurek eman dute abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuetan. Gauerditik goizaldeko ordubiak bitartean artatu dituzte Iruñeko Bideko Amaren erietxean; oxigenoa ezarri diete odoleko CO2 maila murrizteko.
Ezbeharra
Familia bereko hamahiru lagun pozoindu dira Berriozarren CO2 arnastuta
Sei adingabekoak dira. Nolanahi ere, inork ez du ezer larririk eta dagoeneko guztiek jaso dute senda agiria. Sukaldeak ez zuen gasa behar bezala erretzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu