Familia bereko hiru kide atxilotu zituen Ertzaintzak atzo, Donostian, emakume bati eraso egin ziotelakoan. Ustezko erasotzaileetako bat emakumearen senarra da, eta gainerako biak senarraren anaia eta koinata. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, laurak etxebizitza berean bizi ziren eta han egin zioten eraso emakumeari.
Hiru senideen artean kolpatzen zuten bitartean, emakumeak etxetik ihes egitea lortu eta Ertzaintzari dei egin zion, Herrizaingo Sailak dioenez. Ertzainak bertaratzean biktima zaurituta aurkitu zuten, eta haren senarra eta koinatuak atxilotu zituzten etxebizitzaren inguruan, hura kolpatu izana egotzita.
Emakumeen aurkako indarkeria
Familia bereko hiru kide atxilotu dituzte Donostian, horietako baten emazteari eraso egin diotelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu