Gizartea

"Familia eta haurtzaroa babesteko" urtean 200 milioi euro jartzeko ituna egin nahi du Urkulluk

Aitatasun Positiborako Jardunaldien azkeneko egunean egin du iragarpena Jaurlaritzako lehendakariak: "Familiarentzako gizarte laguntzak gehitu nahi ditugu, hura delako elkarbizitzaren oinarrizko erdigunea".

2016ko martxoaren 19a
09:01
Entzun

"Familia proiektuak martxan jartzeko oztopoak gutxitzeko", herri gisako itun bat lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera. 2020ra arte, lau urtean 200 milioina euro bideratu nahi ditu familietara, "hura delako elkarbizitzaren oinarrizko erdigunea," eta, horrekin, "familia eta haurtzaroa" babestu nahi ditu.

Aitatasun Positiborako Jardunaldien itxiera ekitaldian egin du iragarpena Urkulluk, eta esan du Jaurlaritzak familia indartu nahi duela "segurtasun pertsonalerako estruktura" gisara.

Neurrien artean daude seme-alabak dituztenei "gutxieneko" baliabide ekonomikoak ematea eta gurasoek seme-alabei "behar den denbora guztia" eskaini ahal izateko neurriak hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.