Politika

Familiak "terrorismoaren biktima" gisa hartzea eskatu du larunbatean hil zen arrasatearra

2007ko martxoaren 7a
16:36
Entzun
Arrasaten (Gipuzkoa) urtarrilean izan zen kale erasoaren ondoren ospitalean ingresatu eta gero hil zen gizonezkoaren familiak, hura "terrorismoaren biktima" gisa hartzea eskatu du, Efe berri agentziak jakinarazi duenez. Sendiak Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen Zuzendaritzari dokumentazioa bidali dio, honek Espainiako Barne Ministerioan eskaera tramita dezan.

Ambrosio Fernandez Recio da hildakoa. Larunbatean zendu zen, Gasteizen, Txagorritxu Ospitalean. 79 urte zeuzkan. "Bihotzeko arazo desberdinak" zituen Fernandezek, Arrasateko Udaltzaingoak jakinarazi zuenez, eta azkeneko bi hilabeteetan arazoak areagotu egin zitzaizkion, erasoan sortutako sutearen ondorioz keak kalte egin ziola-eta. Hain zuzen, urtarrilaren 5ean izan zen erasoa, Jokin Zaitegi kalean, Caixaren egoitzaren kontra.

Haren sendiak Eferi esan dio ez dutela alderdi politikoek gaiaz izan ditzaketen ika-miketan eta proposamenetan sartzerik nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.