Atxiloketa

Familiaren iritziz, "torturatzeko" atxilotu du Guardia Zibilak Mattin Bilbao Frantziako Poliziaren ordez

Mattin Bilbao ziburutarra asteartean atxilotu zuen Guardia Zibilak Nafarroan, Berako bidean. Bere familia eta lagunak kezkatuta daude inkomunikazio garaian jasan dezakeen tratuagatik. Izan ere, Bilbao Ziburun bizi izanda nolatan ez duen Frantziako Poliziak atxilotu galdera egiten dute, eta beraiek erantzun: "torturatzeko". "Frantses dosier batean atxilotu dutela diote. Baina espainiar poliziek atxilotu dute. Ez du zentzurik".

2005eko martxoaren 3a
17:19
Entzun
Mattin Bilbaoren familiakoek eta lagunek agintariei igorri dieten gutunean azaltzen denez, atxiloketa unean ez zieten ez argibiderik eta ezta epailearen agindurik ere eman. "ETAri lotua den terrorismoaren aurkako legepean atxilotua dela, Madrilera eramaten dutela eta aski dudala bost egunen buruan telefonoz deitzea haren berriak ukaiteko, erantzun didate”. Frantziako gobernuburu Jacques Chiraci, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Michele Alliot-Marie Frantziako defentsa ministro eta ziburutarrari eta alderdi politikoetako arduradunei igorri diete gutuna.

Salatu dutenez, "ez du zentzurik" atxiloketa Guardia Zibilak egiteak. Izan ere, Poliziaren arabera, 2004ko urriaren 3an Sailesen egindako atxiloketetan aurkitu zuten Mattin Bilbaoren izena. "Frantses dosier batean atxilotu dutela diote. Baina espainiar poliziek atxilotu dute. Ez du zentzurik". Erantzun bakarra aurkitu diote, "tortura praktikatzeko".

Beraz, arduradun politikoei esku hartzeko eskatu diete, Bilbaoren "osasun egoeran jabe" daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.