Gizartea

Familiari Laguntzeko Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

2008 eta 2010 bitartean, 1.700 milioi euro bideratuko ditu EAEko familiei laguntzera.

2008ko abenduaren 12a
14:45
Entzun
Familiari Laguntzeko Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak gaur, hirukoaren, PSE-EEren eta PPren babesarekin. EHAK eta Aralar abstenitu egin dira. Legen horren bidez, 2008 eta 2010 artean 1.700 milioi euro bideratuko dira EAEko familiei laguntzera. Familiari Laguntzeko Legeak ezartzen dituen diru laguntzetarako Eusko Jaurlaritzak 459,4 milioi euro emango ditu, foru aldundiek 1.056,9 milioi eta udaletxeek 185 milioi.



Jaiotzarengatik, adopzioarengatik eta haur baten zaintza hartzeagatik zuzeneko laguntzak emango dira, baita amatasun baimenarengatik eta lan ordu murrizketarengatik ere. 2008 eta 2010 bitartean, 113 milioi euro haurrak edukitzeagatik jasoko dira. Beste 113 milioi euro, lana eta familia uztartzeko neurrietarako izango dira; 741 milioi babes zerbitzuetarako; eta 732 milioi zergen politika neurrietarako. Gainera, 1.423.000 euro sentsibilizazio neurrietara zuzenduko dira eta 1905.000 euro elkartze mugimenduetara.

Ekimen berrien artean, Familia Kontseilua eta Familiaren Behatokia sortuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Era berean,lana eta familia uztartzeko neurri berriak eramango ditu aurrera, hezkuntza programak, kasu. Gainera, diru laguntza familiaren errentaren araberakoa denean, familiako kide kopurua aintzat hartzen banatuko dira diru laguntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.