Euskara

Feijoo, ETBko zuzendari

Administrazioan Euskaraz Taldeak Xuntako presidentea proposatu du ETBko zuzendari gisa, argudiatuta euskal telebista publikoan ez bezala Galiziakoan galizieraz ematen dituztela film eta dokumental guztiak.

jarraia171205.jpg
2019ko irailaren 17a
14:54
Entzun

Galiziako Xuntako presidenteari gutuna bidali diola jakinarazi du Administrazioan Euskaraz Taldeak, ETBko zuzendaritza bere gain har dezala proposatuz.

Zenbaitek zentzugabetzat jo dezaketen proposamenaren nondik norakoak azaldu ditu taldeak: ETBn ez bezala Galiziako telebistan galizieraz ematen dituzte telesail eta dokumental guztiak, bai eta kalitate handiko telesailak produzitu ere hizkuntza horretan.

Taldeak nabarmendu du galizieraz produzitutako telesail bat —O sabor das margaritas— Netflix plataformaraino iristea ere lortu duela hango telebistak, eta, aldiz, ETBk urteak daramatzala film guztiak espainieraz ematen eta euskarazko produkzioak baztertuz.

Umorez jantzitako salaketa da plataformarena, baina baita datu argiak dituena ere, taldeak joan den astean bi telebista publikoek emandako filmen zerrenda ekarri du gogora, galizierazkoak dira guztiak lehenengoan, eta gaztelerazkoak bigarrenean. "Bistan da ETBko azkenengo urteetako zuzendariek iparra guztiz galdurik dutela, eta ahaztu dutela zer eginkizun izan behar duen ETBk euskara berreskuratzeko eta sustatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.