Legazpiri buruzko erakusketa Filipinak "aurkitu" zituen nabigatzailearen jaiotzaren bostgarren mendeurrena ospatzeko antolatu dute zenbait erakundek: Kanpoko Ekintza Kulturalerako Espainiako Elkarte Estatalak, Ospakizun Kulturaletarako Espainiako Elkarte Estatalak eta Donostiako Udalak. Erakusketan, Legazpirekin zerikusia duten 204 gauza bildu dituzte —tresna zientifikoak, mapak, margoak, altzariak, armak…—, eta datorren urteko otsailean Filipinetara, Manilara, eramango dute.
Miguel Lopez de Legazpi duela bostehun urte Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen.
Espainiako erregegaia Euskal Herrian
Felipe Borboikoa Donostian izango da bihar
Felipe Borboikoa, Espainiako erregegaia, Donostian izango da bihar, Espainiako Errege Etxeko eta Jaurlaritzako Lehendakaritzako iturriek jakinarazi dutenez. Aurrena, "Espainiako errege familiaren jabetzakoa" denez, Miramar Jauregia bisitatuko du; ondoren, eguerdiko ordubatean, Miguel Lopez de Legazpi konkistatzaileari buruzko erakusketa inauguratuko du San Telmo museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu