EUSKARA

"Fenomeno" izateko deia

Euskara ikasteko urratsa egin izana eskertzea da euskaltegietarako matrikulazio kanpainaren oinarria. [Youtube]https://youtu.be/H2VrhPo_dBw[/Youtube]

2015eko irailaren 9a
17:39
Entzun

Kontseiluaren barnean biltzen diren helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektorean lanean ari diren eragileek (AEK, IKA, Ilazki, Maizpide eta Urrats) bigarren aldiz matrikulazio kanpaina bateratua egin dute.

Aurten, euskara ikasteko hautua hartzen duten pertsona guztiak eskertzea izan da abiapuntuko ideia. Izan ere, Kontseiluak adierazi duenez, "euskaraz bizi ahal izateko beharrezkoa da ezagutzaren unibertsalizazioa ematea. Pertsona  horiek euren burua euskalduntzeko egiten duten ahalegin hori eurentzat ez ezik ingurukoentzat ere badelako onuragarria".

"Ikasi euskara, eskertuko dizute" ideia jasotzen du kanpainaren euskarri nagusi den bideoak. Euskara ikasten ari den lagun bati Iruñeko kaleetan ezagutzen ez dituen herritarrek eskerrak ematen dizkiote, eta abiatutako bidetik jarrai dezan animatzen dute Gus. “Fenomeno” ari dela esaten diote etengabe, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik. Kamera ezkutu bidez grabatu dute bideoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.