Maite Aristegi eta Teresa Toda 18/98 + plataformako kideek azaldu dituzte kontzertua antolatzearen arrazoiak. "Guiztien eskubide zibil eta politikoak urratu dituzte". gogoratu dute. Eta epaiketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko antolatu dituzten beste hainbat ekitaldiaren barruan kokatu dute Fermin Muguruzak BECen eskainiko duen kontzertua.
Euskal Herria Jamaika Clash lanik berriena aurkeztuko du Muguruzak Barakaldoko BEC gunean. Nazioartean oihartzun handia izan du Muguruzaren lan honek. Besteak beste, alboan izan dituen musikariei esker. Muguruzak berak azaldu du lan berri honekin "herrien arteko zubi lanaren irudia" eraman nahi dutela BECera.
18/98 auziko auzipetuei elkartasuna adierazteko beharra nabarmendu du abeslari eta musikariak. Bakeari ekarpen txiki bat egitea ere izango du helburu "errepikaezintzat" jo duen kontzertuan. "Besarkaden festa izango da. Aurrera egiteko indarra emango diguna", gaineratu du.
Ferminekin batera Jamaikatik etorritako banda berezia igoko da BECeko agertokira. Baita Kataluniatik eta Kubatik etorritako musikari lagunak ere. Horiez gain, Palestinako DAM hip-hop taldea ere etorriko da Euskal Herrira kontzertuan parte hartzera. Fermin Muguruzak Palestinan eta Libanon bizi duten egoera ere izan du gogoan.
=bSarrerak 18, 98 euroan jarriko dituzte salagai honako lekuetan:
Elkar megadendetan
Ikatz argazki dendetan
Carrefourren
Fnacen
Mattin megadendan (Baiona)=b
Hasiera batean 12.000 sarrera jarriko dituzte salagai. Hala ere, 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen.
'18/98 auziko' epaiketa
Fermin Muguruzaren elkartasun kontzertua azaroaren 11n izango da BECen
18/98 + lan taldeko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte epaiketak sortutako gastuei aurre egiteko. Ekimen horietan bildutako diruari esker eta jendeak emandako laguntzeri esker aurre egiten diete pixkanaka gastu horiek. Datorren azaroaren 11n ekitaldi berri bat egingo dute Barakaldoko (Bizkaia) BEC Bilbao Exhibition Centre-n, Fermin Muguruzaren kontzertua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu