Kazetariek Molaren eta Sanjurjoren deshobiratze asmoei buruz galdetu diote Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroari, Iruñean, eta hala erantzun du: "Batzuek orain irabazi nahi dute Gerra Zibila". 78an egin zuten Espainiako Konstituzioa "kontsentsuaren konstituzioa" dela azpimarratu du, eta etorkizunera begiratzeko deia egin: "Espainiari eta espainiarroi, Nafarroari eta nafarrei interesatzen zaiguna etorkizunari begiratzea da; zatitzen gaituen horri ez, batzen gaituen horri begiratzea".
"78ko konstituzioa arrazoiarekin deitu izan da kontsentsuaren Konstituzioa; adiskidetasunaren Konstituzioa. Oso toki desberdinetatik zetozen egileak ados jarri ziren atzera begira jarri beharrean etorkizunera begira jartzeko; adiskidetzea bilatzeko, eta, batik bat, ez zitezen errepikatu Gerra Zibilaren tragedia eta drama ekarri zuten egoera eta arrazoiak".
"Nafarroa Espainia da"
Adolfo Araizi ere erantzun dio Fernandez Diazek. Izan ere, honek ez dio ongietorririk egin Barne Ministroari. Espainiako bandera inposatzera etorri izana kritikatu du, eta "etorri beharrean joan dadila" eskatu dio.
Fernandez Diazen erantzun egin dio: "Historia irakurtzea komeni da. Nafarroa Foru Erkideko bat da, espainiarra. Nafarroako guardia zibilek eskubide guztia dute nazioaren bereizgarria jasotzeko, banderaren forman. Norbaiti ez bazaio gustatzen, bere arazoa da".
Araizek twitterren erantzun dio: "Berak jakin beharko luke Nafarroa konkistatuta izan zela".