Fernandez Diaz: "Nafarroa estrategikoa da Espainiarentzat"

Espainiako Barne ministroak esan du "forutasuna arriskuan jartzea ETAren helburuari laguntza ematea" dela.

Fernandez Diaz, Espainiako Kongresuan.
2014ko otsailaren 13a
07:41
Entzun

Nafarroako Gobernuaren kontrako balizko zentsura mozio baten inguruan hitz egin du Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek Espainiako Kongresuan. Nabarmendu du Nafarroa "estrategikoa" dela Espainiarentzat, argudiatuta ETAk helburutzat duela Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa batzea. "Nafarroako Foru Erkidegoaren singulartasuna arriskuan edo zalantzan jartzea ETAren helburuari laguntzea da nolabait", gaineratu du.

Bilduk eta PSNk zentsura mozio bat babesteko aukeraren inguruan, horrek "desiratu gabeko ondorio politikoak" eragin ditzakeela ohartarazi du. Fernandez Diaz ziur agertu da hori ez dela PSOEren nahia, eta adierazi du Bilduk PSNren mozioa babesteak PSOErentzat ere ondorioak izango lituzkeela.

"Nafarroako egonkortasun instituzionala auzitan jarriko ez duen irtenbide bat" topatzearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.