"Preso politikoez hitz egiten duten bakoitzean, gogorarazi behar zaie Espainian ez dagoela preso politikorik, Espainia demokrazia bat dela, eta daudenak zigorrak betetzen ari diren preso terroristak direla", esan du Fernandez Diazek Madrilen, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak antolatutako sari banaketa batean. Haren arabera, "ETAko kideak hiltzaileak dira", eta talde armatu batekin loturaren bat izan dutelako daude zigorra betetzen.
Fernandez Diazek berretsi du Fiskaltzara eraman dituela "terrorismoa goratzearekin zerikusia izan duten azken egunetako ekitaldi guztietako frogak".