Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak espetxeetako langileen lana goretsi du gaur, Madrilen egindako ekitaldi batean, eta garbi utzi du estatuak kartzelak ere erabiltzen dituela euskal presoen aurka egiteko. Izan ere, "terroristak egunero kartzelatan ere garaitzen dira", esan du.
Ministroaren arabera, "heriotzaren eta indarkeriaren eredu totalitarioa ezarri nahi dutenen etengabeko mehatxuaren aurka espetxeetako langileek tresna bakar gisa legea erabiltzen dute".
Kartzela funtzionarioak omentzeko ekitaldian, Angel Yuste Espetxeetako idazkari nagusia eta Poliziako eta Guardia Zibileko goi karguak izan ditu ondoan Fernandez Diazek. Urrezko 25 domina banatu dituzte.
Yustek "terroristak baino gehiago eta hobeak gara", adierazi du.