euskal herria

Fernandez Diazek dio espero duen ETAren ohar bakarra "baldintzarik gabeko desegitearena" dela

Borroka armatuaren amaiera berretsi du ETAk. Erakunde armatuaren militanteen %80k agertu diote babesa hausnarketa prozesuan aurkeztu zen txostenari.

2014ko urtarrilaren 20a
13:54
Entzun

Gara egunkariak atzo argitaratu zuen ETAren barne ohar hori. Abendukoa da. Guardia Zibilak EPPKren bitartekarien kontrako operazioan atzeman zuela dio kazetak, eta azken egunetan ETAren asmoak zalantzan jartzeko erabili nahi izan dela dio. Oharrean, ordea, ETAk dio erakundeko militanteen %80k babesten dutela azken urteetako bidea.

Erakunde armatuak dio "gatazka gainditzea" lehentasun bat dela baina independentziaren bidean pausoak eman behar direla. Armak uztea erabaki estrategikoa dela dio, baina berretsi egin du. Gara-k dio soilik militanteen %4,2k bozkatu dutela txostenaren aurka.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du ez dutela eurek amore emango ETA "baldintzarik gabe desegiten den arten, onean edo txarrean". Bere hitzetan ETAk eragile politiko modura jarraitu nahi du ETAk izaten, "bere helburu estrategikoak lortzeko". Lan politikoa alderdiei dagokiela zehaztu du, ordea. 

 Iñigo Urkullu lehendakariak garrantzia kendu zion oharrari, ezer berririk ez dioela argudiatuz. Esan du borroka armatuaren amaiera behin betikoa dela iragarri zuela ETAk, eta eskatu dio armak emateko eta desegiteko. "Analisi politikorik" ez egiteko ere galdegin dio lehendakariak. 

EH Bilduk, berriz, azaldu du oharrak berretsi egiten duela aro politiko berri bat hasi dela, eta eragile guztiei bakearen alde "alde aktiboa" izateko eskatu die. Pello Urizarrek eta Bakartxo Ruizek arduraz jokatzeko eskatu diete PPri eta PSOEri. Patxi Zabaletak dio borroka armatuaren amaieraren behin betiko berrespena dela oharra.

Borja Semper PPren bozeramaileak esan du "betiko erretorika" dela oharra, eta borroka armatuaren amaiera ez dela ETAren erabakia: "Menderatua izan da, eta hiltzeari uztera behartua". Rodolfo Ares PSE-EEko kideak ere garrantzia kendu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.