Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak zoriondu egin du Espainiako Polizia, Luis Goñi atxilotu ostean. Ohar baten bidez zoriondu du Polizia, eta eskerrak eman dizkio Iruñeko Udaltzaingoari, operazioan laguntzeagatik.
"Espainiako Gobernuak lan egiten du terrorismoarekin lotutako delituak egiten dituen orok dagokion zigorra bete dezan", esan du Albak.
Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diaz ere mintzatu da Goñiren atxiloketaz. "Paradoxikoa" deritzo "ETAren harrobia bakezaletasunaren defendatzaile" izateari eta "erresistentzia baketsua Ghandiren erara" praktikatzeari. Fernandez Diazen esanetan, poliziek "une egokienean" atzeman zuten Goñi, eta gaineratu du hala egingo dutela kasu guztietan.