PRESO GAIXOAK

Fernandez Iradi aske uztea aztertuko du gaur Frantziak

Preso eria libre uzteko eskatu zuten Baionan larunbatean. Bideoa: larunbatean Fernandez Iradi aske uztearen alde eginiko agerraldia (Ipar Euskal Herriko Hitza). [Youtube]http://youtu.be/YgWGdZowbAk[/Youtube]

2014ko maiatzaren 12a
11:56
Entzun

Esklerosi anizkoitza pairatzen du Ibon Fernandez Iradik, eta kondenaren kentzea eskatua dio Kondenen Betearazteko Auzitegiari. Astelehenean aztertuko du auzitegiak eskaera Parisen, eta ez da jakina noiz emanen duen bere erabakiaren berri.

Lannemezango espetxean (Frantzia) dago preso. 2010ean, bere eritasunaren lehen sintomoak izan zituen eta iaz, eskloreosi aniskoitza atzeman zioten. “Hiru urte eta erdiz egunero bataila batean dago” salatu du Herrira-k.

Hain zuzen, plataformak deituta, giza kate bat osatu zuten Baionan larunbatean. “Legearen aplikatzea besterik ez dugu eskatzen” adierazi zuen Herrira-k, hots, eritasun larri batek joa den preso orok, presondegitik kanpo egoteko duen zuzena; “legegileak neurri hori idatzi zuelarik, helburu humano batzuekin egin baitzuen”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.