Defentsako abokatuak zein prokuradoreak jarri dute helegitea. Joan den astean, Parisko epaitegiak bi baldintza ezarri zituen Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren zigorra bertan behera uzteko: Frantziako Estatuaren mugen barruan bizitzeko debekua kentzea eta Pirinio Atlantikoak departamendutik kanpo bizitzea.
Lehen baldintzaren ondorioz, baina, askatasuna hilabeteetan atzeratu daitekeela ohartarazi zuen abokatuak.
Fernandez Iradi 30 urteko espetxe zigorra ari da betetzen, Frantzian. Espainiak bi euroagindu eskaera egin ditu, eta Paueko epaitegiak onartu egin zituen. 2003tik dago preso, orain Lannemezanen (Frantzia). 2010ean agertu zitzaizkion eritasunaren lehen aztarnak, eta geroztik okerrera egin du haren egoerak.