PRESO GAIXOAK

Fernandez Iradirentzat errespetua eskatu dute ehunka lagunek

300 bat lagun bildu dira Baionan, Lannemezango (Okzitania) presondegian den presoaren aldeko giza katean. Bideoa: Ipar Euskal Herriko Hitza. [Youtube]http://youtu.be/YgWGdZowbAk[/Youtube]

Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko maiatzaren 10a
10:01
Entzun

Rene Cassin, giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazle izan zenaren sortetxetik suprefeturarainoko katea osatu zuten Herrira-k deiturik. “Hemen bildu gara Ibon Fernandezen kondenaren suspentsioa exijitzeko” zioten Herrira-ko bozeramaleek katea hasi aitzineko hitz hartzean.

Esklerosi anizkoitza pairatzen duen euskal presoak, kondenaren kentzea eskatua dio Kondenen Betearazteko Auzitegiari. Astelehenean aztertuko du honek eskaera Parisen eta ez da jakina noiz emanen duen bere erabakiaren berri. “Legearen aplikatzea besterik ez dugu eskatzen” adierazi du Herrirak, hots, eritasun larri batek joa den preso orok, presondegitik kanpo egoteko duen zuzena; “legegileak neurri hori idatzi zuelarik, helburu humano batzuekin egin baitzuen”. Duen gaitz larriaren behar bezala artatzeko, Fernandez Iradiren giltzapetzearen gelditze horren alde “euskal gizartearen parte handi bat” agertzen dela azpimarratu dute deitzaileek, “eragile sozial, politiko eta ekonomiko anitz eta giza eskubideen defendatzaile anitz”.

Gatazkaren konbidean, “euskal presoen egoera eta beren etorkizunaren kudeaketa ezinbestekoa dela diote nazioarteko aditu anitzek” gogorazi du Herrirak eta zentzu horretan “Ibon Fernandezen egoera enblematikoa bilakatu da”.

Azkenik parte hartzaile guztiak deitu dituzte heldu den ekainaren 14ean Baionan eginen den manifestaldira etortzera, “Giza eskubideak! Konponbidea! Bakea!” lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.