Euskal presoak

Fernandezek ohartarazi du "manifestazioekin soilik" ez dela Frantziaren espetxe politika aldatuko

Jaurlaritzako Bizikidetza idazkariaren iritziz, ETA desegitea "lehenbailehen eta modu argian" egin beharreko urratsa da.

Fernandez, artxiboko argazki batean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 10a
13:16
Entzun

Parisen egindako manifestazioa hizpide hartuta, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkariak "itxaropen faltsuen" inguruan ohartarazi du, eta nabarmendu ETAko zazpi kideri erregimena aldatu izana "administrazio arrazoien ondorio" dela, eta ez espetxe politikak aldatzeko asmoa duten seinale. Zentzu horretan, elkarrizketak hasi izana baikortzat jo du Jonan Ferandezek, baina berretsi du prozesuak aurrera egiteko bestelako urratsak beharko direla, esaterako, ETA desegitea.

Espainiako Gobernuaren jarrerari dagokionez, berriz, kritikatu du bake prozesuan aurrera egiteko baldintza gisa taldearen desegitea jartzea, kontuan izanik ETA desarmatua dela. Dena den, garrantztsutzat jotzen du "iraganean egindako giza eskubideen urraketak eta egindako minaren aitortza" egitea. 

Hala, gogorarazi du Jaurlaritza bitartekaritza lana bere gain hartzeko prest dagoela desegite prozesua "aldebatekoa, behin betikoa eta eraginkorra" bada. "Hori bera jakinarazi diogu armagabetzean eta indarkeriaren amaieran lanean aritu den nazioarteko bitartekaritza taldeari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.