PSOEk Espainiako Gobernuaren ardura hartu zuenetik, egoera "oso desberdina" dela uste du Fernandezek, "baldintzak oso desberdinak dira". Hala ere, Elkarriko koordinatzaileak garbi dauka horrek ez duela esan nahi arazoa "berehala" konponduko denik, eta bategitean ahalegina egin behar dela azpimarratu du.
Indarkeria krisian dagoela esan du, "Katalunian eta euskadin" proposamen batzuk daudela mahai gainean, eta gobernuan elkarrizketarako jarrera dagoela. Beraz, hortik hauteskunde autonomikoak baino lehen zerbait atera behar dela iritzi dio. Ordurako, "indarkeria gabeko" egoera batean eta ezker abertzalea hauteskundeetara aurkezteko baldintzetan egongo garela uste du.
Horretarako hiru zailtasun ikusten ditu orain: ETAren jarraipena, ezker abertzalea baztertzea eta inkomunikazio politikoa. Estrategia bateratu bat egin behar dela uste du, eta horretarako norabide guztietako elkarrizketa bultzatu. "Gutxiengo irtenbiderako formula ateratzeko denok ados jarri gintezkela uste dut, naiz eta agian diagnosi bateraturik ez egin".
Politika
Fernandezek uste du Espainiako Gobernua PSOEren esku dagoenetik konponbiderako baldintza hobeak daudela
Elkarriko koordinatzaile orokor Jonan Fernandezen iritzian, Espainiako Gobernua PSOEren esku dagoenetik egoera oso desberdina da; konponbiderako baldintzak lehen "txarragoak" ziren bere iritzian. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, hala ere, konponbidea landu egin behar dela esan du, eta horretarako beharrezkotzat jo du "norabide guztietan" egin beharreko elkarrizketa. Konponbiderako hiru oztopo daudela azpimarratu du: ETAren jarraipena, ezker abertzalea baztertzea eta inkomunikazio politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu