Presoak

Fernando Bert Arretxe euskal presoa gose greban dago astelehenetik

Fernando Bert Arretxe Muret-Seysses espetxean dago preso eta astelehenean (urriak 16) gose greba hasi zuen datorren azaroaren 9an Frantziatik kanporatuko dutelako. Askatasunak ohar baten bidez adierazi du kanporatzen badute "atxilotua, inkomunikatua eta torturatua izateko arriskuan" egongo dela.

2006ko urriaren 18a
18:15
Entzun
Azaroaren 9an Frantziatik kanporatuko dute eta hori salatzeko hasi du Bertek gose greba. Preso donostiarrak salatu du "euskal preso politiko eta iheslarien kontra" Frantziak darabilen prozesura "bidegabea" dela kanporatzea. Izan ere, Askatasunaren oharraren arabera, kanporatzea "prozedura judizialetik kanpo dago eta inkomunikazioa eta torturaren aurkako garantiak saihestea bilatzen du".

Askatasunak "Fernando Berten askatasuna eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea" aldarrikatu du eta salatu du "Frantziar eta Espainiar estatuek Euskal preso politiko eta iheslarien kontra darabilten errepresio politika bortitza eta hiltzailea".

Fernando Bert Arretxea, 2002ko azaroaren 5an atxilotu zuten Agenen (Frantzian). Ordua, Askatasunak bidalitako oharraren arabera, Fleuryn espetxeratua zuten. Ondoren, 2002ko azaroaren 11an Bois d’Arcyko espetxera eraman zuten eta urte bereko abenduaren 24an Fresneseko espetxera. Bertan ia lau urte egin eta gero 2006ko otsailaren 17an Villeneuve les Maguoelonne eraman zuten. Gaur egun, 2006ko irailaren 25az geroztik Muret–Seysses espetxean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.