Omenaldia

Fernando Buesa eta Enrique Casas omendu dituzte Eusko Legebiltzarrean

Bi parlamentari sozialisten argazkiak jarri dituzte eraikinaren kanpoaldeko monumentuan.

jarraia119810.jpg
2016ko otsailaren 18a
07:34
Entzun

Zutik eta isilune batekin hasi dute gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura, ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Fernando Buesa eta Enrique Casasen omenez. Legebiltzarreko kideek eraikinaren kanpoaldean dagoen biktimen omenezko monumentuan jarri dituzte bi parlamentari sozialisten argazkiak.

Casas 1984ko otsailaren 23 hil zuten Komando Autonomoek, bere etxeko atarian. Buesa, berriz, 2000ko otsailaren 22an hil zuen ETAk Jorge Diaz Elorza bizkartzainarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.