euskal PRESOAK

Fernando del Olmo aske irten da, 24 urte kartzelan igaro ostean

'Parot doktrina' baliogabetu ostean, luzatu egin zioten kartzelaldia 'zigorren zenbaketa bikoitza' gisa ezagutzen den irizpidea ez ezarrita.

Presoa kartzelaren atarian, bere senide eta lagunekin. ETXERAT ELKARTEA
2015eko urriaren 7a
21:33
Entzun

Preso bilbotarrari atzera bota zioten espetxe zigorrak batzeko eginiko eskaera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak ebatzi zuen presoari ezarri zaion zigor bakoitzari aplikatu behar zaiola kartzelaldi prebentiboari dagokion zenbateko bikoitza. Ondorioz, gaur arte luzatu da haren espetxealdia.

Del Olmo 1991n atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Hainbat hilketatan parte hartzea egotzi zioten, eta 800 urte pasako kartzela zigorra ezarri zioten.

Almeriako kartzelatik irten da goizean preso bilbotarra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.