Fernando del Olmo presoari 'zigorren zenbaketa bikoitza' ukatu diote

2014ko maiatzaren 5a
16:17
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera utzita, 2020tik 2015era aurreratu zitzaion Fernando del Olmo presoari espetxetik irteteko epea. Epe hori atzeratzea erabaki du, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzitegiak erabaki du presoari ez ezartzea zigorren zenbaketa bikoitza izenez ezagutzen den auzia. Beraz, espetxean behin-behinean eginiko epeak soilik Del Olmoren zigorretatik bakarrean izango du eragina.

Hirugarren kasua da euskal preso bati zigorren interpretazio hori ezartzen diotela. Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako Osoko Bilkurak ebatzi du gehienezko espetxealdia duten presoen kasuan, aurreneko behin betiko epaiaren artean eta bigarrena jaso artean espetxean egindako denboraren likidazioa ez dela kenduko gehienezko espetxealditik —30-40 urte, epaitutako zigor kodearen arabera—, baizik eta zigor kopuru totaletik, eskubideari eraginkortasuna kenduz.

Azken urteetan eztabaida handien iturri izan da zigorren zenbaketa bikoitza izenarekin ezagutzen den auzia, eta epai kontrajarriak kaleratu dira. Baina PP Espainiako Gobernura iritsi eta Espainiako Justiziaren estamentu nagusietan gehiengo kontserbadorea ezartzearekin batera, bateratu egin dute hiru auzitegiek euren ikuspuntua, eta interpretazio gogorrenaren alde egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.