Fernando Diez Torre presoa aske utzi dute

2011ko irailean 197/2006 doktrina ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, espetxean 19 urte zeramatzala. 2022 urtera arte luzatu zioten zigorra. Gaixotasun larriak dituzten presoen herrietako alkateekin biltzen hasi da Herrira.

2012ko uztailaren 19a
17:16
Entzun

Fernando Diez Torre preso bilbotarra aske laga dute, Bilboko Branka hedabidearen arabera. Atzo utzi zuen Villabonako espetxea (Espainia).

2011ko irailean 197/2006 doktrina ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, espetxean 19 urte zeramatzala. 2022. urtera arte luzatu zioten zigorra.

Diez Torre presoak 2011ko maiatzaren 30ean bete zuen zigorra. Iraila bitartean "legez kanpo atxikita" eduki zutela salatu izan dute senideek, espetxean eduki baitzuten inolako ebazpen judizialik gabe.

Herrira, alkateekin

Herrira mugimendua gaixotasun larriak dituzten hamalau euskal presoen herrietako alkateekin bilkurak egiten hasi da, haien egoera azaldu eta "denok batera zerbait egin ote dezakegun proposatzeko". Beste erakundeetako ordezkariekin ere biltzen saiatuko dela dio Herrirak.

Eduardo Perez presoa, gose greban

Eduardo Perez euskal presoa gose greban Picassent espetxean (Herrialde Katalanak), han Manex Castro eta Sergio Polo presoak isolamenduan dauzkatelako, herenegun preso sozial batzuekin liskar bat izan zutela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.