Presoak

Fernando Etxegarai atxilotu dute, 'Parot doktrina' aplikatuta beste lau urteko zigorra bete dezan

Urtarrilean atera zen espetxetik, 21 urtez preso egon eta zigorra osorik bete ondoren. Espainiako Poliziak atzeman du, Plentzian (Bizkaia).

2008ko maiatzaren 6a
10:45
Entzun
21 urteko zigorra beteta joan den urtarrilean utzi zuten libre Fernando Etxegarai preso politiko plentziarra, eta handik bi hilabetera, zigorra 25 urte luzatzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak; hots, Parot doktrina aplikatu eta Etxegarairi espetxealdian ezarritako aringarri guztiak kentzea. Esan bezala, ordurako libre zegoen eta atxilotzeko agindua eman zuen auzitegiak.

Hain zuzen ere, gaur goizean atxilotu du Espainiako Poliziak Etxegarai, Plentzian, beste lau urte eta hiru hilabete kartzelan egin ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.