Donostiako Aste Nagusiak ez du etenik izango hurrengo igandera arte. Eta gaurko eguna ez da salbuespena izango. Areago eguraldiak horrela laguntzen badu.
20:00etatik aurrera bi antzerki emanaldi izango dira. Bata, Victoria Eugenian, Arte izenekoa. Bestea, Antzoki Zaharrean, Trampa mortal. 22:45ean, egunero bezala suak ikusi ahal izango dira eta 23:30ean Kupela entzun ahal izango da Konstituzio plazan. Kursaalean, berriz, The Glitters Meets Sistah Selektah.
Donostiako piratek, ostera, umeen eguna antolatu dute gaurko. 20:00etatik aurrera Rum, rum, rock ikuskizunaz gozatu ahal izango da, eta 21:00etatik aurrera, Musika lehiaketako hiru talde hautatuen kontzertua izango da: Arramazka, Blaka, eta Nazidos Para Joder.
Donostiako Aste Nagusia 2010
Festa bete-betean, eguzkia lagun
Eguraldiak bat egin du azkenean Donostiarekin. Gaur ere izango da zer eta non ospatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu