Euskal selekzioa-Katalunia partida hasi aurretik, festa giroa nagusi izan da inguruetan. Selekzio bateko eta besteko zale ugari batu dira; ofizialtasunaren alde, kirolarien desfilea egin dute arratsaldean Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino, Jauziak antolatuta.
Egun osoan, martxan izan da Areatzan zaleentzako jarritako gune berezia. Bertan umeentzako eskaintzak, kontzertuak eta jaki dastaketak izan dira, besteak beste. Alde Zaharrean ere festa giroa nagusitu da.