sanferminak

Festa usaina

Sanferminak gertu daudela adierazten duten ikurrak jartzen hasi dira gaur Iruñean: entzierroko itxiturak.

2010eko ekainaren 1a
16:43
Entzun
Aurtengo sanferminetarako hilabete eskas falta dela erakusten duten seinaleak hasi dira jartzen Iruñean. Izan ere, Garesko Hermanos Aldaz aroztegiko langileak gaur hasi dira entzierroko itxitura jartzen zezenek zeharkatuko dituzten kaleetan. Urtero egiten duten moduan, arotzek 2.700 ohol eta 900 zutoin jarriko dituzte ibilbide guztian. Zutoin bakoitzak bere zuloa dauka, eta horregatik zenbakiekin daude izendatuta bakoitza nongoa den jakiteko.

Zirkulazioan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan, moto, auto eta kamioi gutxien pasatzen den lekuetan jartzen dituzte lehenik hesiak. Gaur Santo Domingo ukuilu inguruan hasi dira ipintzen. Azken oholak, berriz, Estafeta eta Amaia kaleen artean paratuko dituzte, horiek egunero jarri eta kendu behar izaten baitira entzierroaren aurretik eta ondoren, jendea batetik bestera ibil dadin.

Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak, txupinazoarekin. Uztailaren 14 gauera arte, festa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.