Gizartea

Festa Zumarragan eta Urretxun, Santa Lutzi egunez

Ganadu eta tresneria erakusketa, nekazaritzako tresnen feria, azoka bereziak eta sariketak, herri kirolak...

2008ko abenduaren 13a
13:49
Entzun
Santa Lutzi eguna da gaur eta, urtero bezala, festa nagusi Zumarragan eta Urretxun (Gipuzkoa). Euria ari duen arren, jende asko bildu da. Bai baitago ekitaldirik (ikusi egitarau osoa hemen).

Goizeko zortzietatik, adibidez, ganadu eta tresneria erakusketa dago Zumarragan, Urdaneta hiribideko feria tokian. 14:00etan bukatuko da. Ordu berean hasi da nekazaritzako tresnen feria, Zumarragan, La Salle-Legazpi ikastetxearen patioan. Hori ere 14:00etan amaituko da.

Azoka bereziak eta sariketak ere badira han: fruta eta barazkiena, errezil sagar, fruta eta barazkiena, oilasko eta kapoiena, oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti, ardo eta ganaduarena. Horiez gain, artzain txakur erakustaldia, ardo azoka, eskulanen erakusketa eta salmenta, herri kirolak, trikitilariak, profesionalen arteko pilota partidak, idi probak, kontzertuak, argazki rallya...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.