Donostiako aste nagusia

Festan da Donostia

Hiria suntsitu zutela bigarren mendeurrena dela eta, kanoikada berezi batek abiatu du gaur Donostiako Aste Nagusia, 19:00etan. Festetan lanean aritzen den boluntario taldeak kantatu du 'Artillero' abestia.

2013ko abuztuaren 10a
20:08
Entzun

Ohiko moduz abiatu da Donostiako aste nagusia,  baina ez-ohiko protagonistekin. Izan ere, Gipuzkoako hiriburua suntsitu zuten 200. urteurrenaren harian kanoikada berezi batek abiatu du festa, eta festetan lanean ibilitako boluntario talde batek eragin du danbatekoa. 50 bat elkartu dira zeregin horretan, eta haien artean udaleko hainbat ordezkari ere izan da tartean. Artillero abestu ez ezik, dantzan ere aritu dira.

Bulebarra gainezka zegoela lehertu da kanoia, eta festa abiatu da berehala. Batukadaren erritmoan jarraitu dute festa, eta egitarau oparoaren hasiera besterik ez da izan, gainera. Gaur gauean kontzertuak hasiko dira Saguesen. Aurynen txanda izango da gaurkoan. Hiriaren beste gune batzuean ere izango dira ekitaldiak. Egitarau oparoa dute zain donostiarrek heldu den larunbatera bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.