EUSKALERRIA IRRATIA

Festarako lizentzia

Iruñeko Zentral Kafe Antzokian jaia egin du Euskalerria irratiak, Nafarroako Gobernuak lizentzia eman diola ospatzeko.

Bete egin da Iruñeko Zentral kafe antzokia. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 30a
07:43
Entzun

Maialen Uharte irratiko esatariak jaiaren aurkezpenean adierazi zuenez, festa "xume bat" egin dute. Aretoa, ordea, jendez bete da. Hiru musika talde egon dira Iruñeko Zentral Kafe Antzokia girotzeko: The Broken Brothers Brass Band, Demode Quartet, Esne Beltzako Xabi Solano, DZ eta Pini.

Abuztu amaieran erabaki zuen Nafarroako Gobernuak Euskalerria irratiari emititzeko lizentzia ematea. Iruñerriko irrati euskaldunak 27 urte eman ditu lizentziarik gabe emititzen, eta 30 urte dira lehenbizikoz baimena eskatu zuenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.